XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aranburuko harrobia egitearen alde Añorgako auzotar eta talde batzukA.O. /
Aranburu harrobiaren alde azaldu ziren
Satur Telletxea, Juan Idiakez, Jesus Ijurko eta Ezequiel Illarramendi ziren atzo Añorgan emandako prentsaurrekoan.
Azken asteotan komunikabideetan agertutako informazioak minduta daudela esan zuten.
Aranburuko harrobia egitearen alde hitzegin zuten lau kideek.
Gipuzkoan dagoen porlan lantegi bakarra
Harrobia egitea proiektatua dagoen leku berean, golf zelaia eta Miramongo parke teknologikoa egiteko asmoa ere badago.
Beraiek esan zutenez, ez dute golf zelaiaren edo Miramongo parkearen eraikuntza oztopatuko,
Lantegiak, kutsadura eta ekologia arloan indarrean dauden arautegi guztiak sobera betetzen dituela adierazi zuten.
Beraz, kutsadura eta herritarrengan sortzen diren molestiak izugarri gutxitu direla gaineratu zuten.
Amaitzeko, Añorga auzoa lantegiari esker garatu dela zehaztu zuten.